Albisteak

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok landu dugun azken proiektua garraioen ingurukoa izan da. Historia pixka bat ikasi dugu, eta garraio desberdinak ezagutu ditugu.

Arroka magmatiko eta sedimentarioak identifikatu ditugu azaleratutako geruzetan, eta baita kanpo eragile geologikoek eragin ditzaketen aldaketa geologikoak ere.

Aizkorri-Aratz inguruak bisitatu ditugu, eta aukera paregabea izan dugu bertako natura eta giza jarduera ezagutzeko.

HHko 3 eta 4 urteko ikasleok Mikel Iriarte Osaren bisita izan dugu. Erleen bizitzaren inguruko azalpena eman digu, eta erlauntzako erleak ikusteko aukera izan dugu.

Aranzadi Ikastolan aldibereko interpretazio zerbitzua eskaintzen dugu guraso bilerak zein hitzaldiak egiteko. Horretarako, elkarlanean dihardugu Bergarako Udalarekin. Lankidetza horren berri eman dugu Udaltop topaketan.

"Debarroa, Menditik itsasora" programaren eskutik, LH 6.mailako ikasleok landa-ingurumenera gerturatzeko jarduera egin dugu Oñatiko Gomiztegi baserrian.

Proiektu honen bidez, lanbide ugari ezagutzeko aukera izan dugu 4 eta 5 urteko ikasleok: sukaldaria, masajista, zientzialaria, mekanikoa... Asko lagundu digute etxekoek eta ikasle zaharragoek!

Laugarren urtez, bailarako ikastolen topaketa ospatu dugu Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku ikastoletako DBHko 1.mailako ikasleok. Arrasaten elkartu gara, eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan dugu.

Erakunde publikoen eta zergen gaia gelan landu ondoren, Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako ikasleok aukera izan dugu Bergarako Udalaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko.

Orriak