ARIMEN FESTA

Urriaren 31an, Arimen Festa ospatu genuen Lehen Hezkuntzako 1. zikloan.

Aurretik, girotzeko, Aretxabaletan Gau Beltza nola ospatzen zen jakin genuen egunkariaren bitartez eta Arimen Gabaren inguruko Barakaldoko kondaira eta hainbat ipuin ikusi genituen. Gainera, pasilloak apaindu eta mozorroa ere prestatu genuen.

Egunean bertan, “Mounstro Etxea” filma ikusi genuen goizez eta arratsaldez, mozorroa jantzi eta patiora atera ginen. Bertan, desfilea egin eta merendola eder batekin tripa bete ondoren, dantzaldi bikaina izan genuen.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen