GOIENARA BISITA

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak,  “GURE AITONA-AMONEN AITONA-AMONAK” proiektua lantzen aritu gara hilabete honetan zehar. Gai hau garatzerakoan, nolakoak garen hausnartu, zuhaitz genealogikoa egin, eta arrasto genetikoa jarraitzen aritu gara. Gainera, lehengo jolasak ezagutu ditugu (tortolosak, kanikak, kromoak…) eta komunikabideen historia ere aztertu dugu.

Gaiari bukaera emateko, eta guraso bati esker, Arrasateko  GOIENA KOMUNIKABIDEEN ZENTRUA bisitatu dugu. Bertan, egunkaria, Puntua astekaria, Irratia eta telebistan nola egiten duten lan esplikatu digute.

Argazki gehiago ikusteko, egin klik hemen