TOPADIPC 2017-10-30

Pasa den astelehenean, hilak 30, Donostian izan ginen Batxilergoko 2. mailako hainbat ikasle zientzilari batzuen, zehazki Pilar Hernandez fisikaria, Angela Nieto bióloga eta Albert Fert Nobelarekin saritua izan den fisikariaren esperientzia eta bitxikeriak entzuten. Bertan, hainbat herritako ikasle desberdinak elkartu ginen eta guztiok zientzialariekin tartetxo bat egoteko aukera izan genuen, bai galderak eginaz eta baita atsedena aprobetxatuz. Benetan esperientzia aberasgarria, eta batek daki, agian, laister Fert Nobel sariaren ondoan gutakoren bat egongo den!