KANPORA: Kanpo espazioak berreraikitzen

Aranzadi ikastolak prozesu parte hartzaile bat jarri du martxan kanpo espazioak amestu eta ikastola eraldatzeko.

Helburua: inguruko espazioak ikaskuntzarako tresna moduan erabiltzea, espazio demokratiko, dinamiko eta malguak sortzea.

Horretarako, saio desberdinak egingo ditugu gurasoekin, irakasleekin, Haur Hezkuntzako ikasleekin eta Batxilergoko 1. mailako ikasleekin, bakoitzak bere ametsetako kanpo espazioa nolakoa den partekatu eta denon artean kanpo espazio atsegin eta aberatsa sortzeko.