Ikastolan, EUSKARAREN EGUNA abenduaren 4an

Aurten Euskararen Nazioarteko Eguna igandean (abenduak 3) egokitzen da, baina ikastolan astelehenean (abenduak 4) ospatuko dugu.

Hainbat ekintza prestatu ditugu, HH, LH, DBH eta Batxilergokoak eguna  elkarrekin ospatzeko:

  • Goizean, Argitxoren aurkezpena HHko ikasleei, San Frantzizko Xabier Olinpiadak,  LHko ikasleak.
  • Gela guztietako partaideak, MAIT(H)ITZA idatziko dute patioan. Aurrez gelan erabakitako eta gehien gustatzen zaien euskal hitza.
  •  "Ipuin kontaketa": Batxiko ikasleek HHko ikasleei.
  • Arratsaldean, "Jolas interaktiboak”. Ikasle nagusiek, gaztetxoei prestatutako jolaetan arituko dira.
  • Bertso saioa, "Hitza-pasa finala, euskal kantak, mahai jokuak.... Azken momenturarte disfrutatuko dugu egunaz.

Egitaraua ikusteko, egin klik hemen

Bestalde, Bergarako  Euskara eragileek  'Euskaraldia' proiektua aurkeztuko du abenduaren 3an eguerdiko 12:30ean Irala kalean. Aranzadi Ikastola osatzen dugun hezkuntza komunitateko partaidetza ere bertan izango da!

"Egotetik egitera pasako gara. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera"

euskaraldia bilaketarekin bat datozen irudiak