Batxillergoko 2. mailakoak Gallartan

Batxilergoko bigarren mailako ikasleek Euskal Herriko meatzaritza museoa bisitatu zuten aurreko asteartean, abenduaren 5ean, bertan Euskal Herriko industrializazioaren hasiera gertutik ezagutu ahal izan zuten, ondoren meategiak gertutik ikusteko Zuhaiztietara (La Arboleda) igo zuten La Reinetako funikularrean.

Eguna borobiltzeko Euskalduna untziola kokatuta zegoen lekutik -gaur egun Euskalduna jauregia dago han- Guggemheim-era itzulia egin zuten industriak izan duen berregituraketa gune garrantzitsuenetarikoa ezagutzeko.