Bertako produktuen saskiak ikas-bidaian joateko

Aranzadi Ikastolaren filosofia jarraituz, berritu egin dugu ohiko polboroi eta bonboien planteamendua. Aurtengoan, ikas-bidairako finantzazioa lortzeko, bertako produktuen saskiak saldu ditugu DBHko ikasleok. 

Aldaketa honekin, hainbat gai indartu nahi izan ditu ikastolak: elikagai osasuntsuen kontsumoa, ingurumenaren eta lurraren zaintza, Debagoienaren garapena, inguruko baserritarren lanaren aitortza eta auzolana. Hain zuzen ere, auzolanean osatu dituzte saskiak DBHko lehen mailako ikasleek.

Eskualde mailako Ereindajan proiektuak koordinatu du dinamika berria.