"Emeek emana" erakusketa bisitatu dugu

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak egindako Emeek Emana erakusketa ibiltaria iritsi da Bergarara. Frankismo garaian emakumeek sufritutakoa eta bizirauteko egindako ahaleginak jasotzen dituen erakusketa da. Tartean, bi bergarar daude: Norberta Ezpeleta (1909-1992) eta Kontxi Lazpiur (1924).

Otsailaren 4a arte egongo da ikusgai Aroztegia aretoan; Aranzadiko ikasleok dagoeneko egin dugu bisita.