Eguneko Zentroan izan gara Santa Ageda ospatzen

Aranzadiko ikasle talde bat Eguneko Zentroan izan gara bertako aiton-amonekin Santa Ageda ospatzen. Koplen letrak eskuan hartuta, denok batera abestu dugu ozen eta alai. Giro atseginean igaro dugu tartetxoa; bai guk eta baita beraiek ere, pozik egin dugu kantuan. Esperientzia polita izan da!