Biodibertsitatearen inguruko erakusketa Laboratoriumen

LH 5, LH 6, DBH 3, DBH 4 eta DBHO 2. mailako ikasle batzuk Laboratoriumen izan gara biodibertsitatearen inguruko erakusketa ikusten. Bergarako biodibertsitatea ezagutu dugu: gaur egungo egoera larriaren berri eman, eta arazoei aurre egiteko ekintzak eta proiektuak azaldu dizkigute. Horrez gain, laborategiko lanak ere egin ditugu: LH 5 eta 6. mailakoek bisoi europarraren inguruko lan bat egin dute. DBH 3-4 eta DBHO 2. mailakoek, ordea, Elusuko hegaztien egagropilak aztertu dituzte, beren elikadurako mikro ugaztunak identifikatuz. Lan zientifikoa izan da, ikertutakoak hainbat zientzialarik egingo duten bilduma batean txertatzeko balioko du-eta. Oso gustura aritu gara denak egagropiletako buru-hezurrak aztertzen. 
 
Datorren urtean errepikatuko genuke!  
 
ARGAZKIAK IKUSTEKO: