Arrate Bergarak aurrera egin du Emakume Master Cup txapelketan

Otsailaren 1ean hasi zen emakumeen pilota txapelketa, eta taldea osatzen duten lau bikoteetatik hiru pasatu dira bigarren fasera. Aurrera egin dutenen artean daude Arrate eta bere joko-bikote Nagore Bilbao bizkaitarra.

Arrate tuterarra da jaiotzez baina, ama bergararra duenez, Bergarara etorri da bizi izatera eta batxilergoko ikasketak euskaraz egitera. Pilota elkarteko kideekin entrenatzen du, eta Emakume Master Cup txapelketako lehenengo mailan parte hartzen dihardu. Bere ilusioa da finalerdietara iristea, pardituak telebistan emango baitituzte.