Azterketa osteko atsedena Donostia inguruetan

Batxilergoko 2. mailako ikasleok Donostia inguruetara egin dugu irteera azterketa astea bukatu ostean. Lehenik eta behin, Gureak enpresa bisitatu dugu; nola lan egiten duten ikusi dugu, egiten dutenaren azalpenak entzunez. Hurrengo geltokia Eureka! Zientzia Museoa izan da. Ederki gozatu dugu elektrizitateari buruzko tailerrarekin, eta, ondoren, bisita librea egin dugu museoan zehar. Azkenik, bazkaldu ondoren, La Perlan igaro ditugu bi ordu, eta indarberrituta itzuli gara Bergarara.

Argazki bilduma ikusteko, klikatu hemen.