Andoni Calbanok bi domina lortu ditu Euskadiko Txapelketan

Korrikalari trebea da Aranzadiko ikasle Andoni Calbano. Bi dominarekin itzuli da pista estaliko Euskadiko Txapelketatik! Urrezko domina lortu du 200 metroko proban, eta zilarrezkoa 60 metrokoan. Minbiziari aurre egiten ari den Xabi Azkargorta gazte bergararrari eskaini dizkio garaipenak.

Zorionak, Andoni! Segi ezazu antxintxika egiten eta lagun paregabea izaten!