Odolaren inguruan ikasten

Urtero bezala, Gipuzkoako Odol Emaile Elkartekoen bisita izan dugu ikastolan. Saioak tailer emankorra eskaini digu LHko 6.mailako ikasleoi: azaldu digu odola zer den, zein ezaugarri duen, zenbat odol-mota dagoen eta nork nori eman dakioken, adibidez. Bide horretan, Saioak azpimarratu digu zeinen garrantzitsua den odol-emailea izatea, odola ezin baita fabrikatu. Interesgarria eta entretenigarria izan da tailerra, eta konturatu gabe pasa zaigu denbora.

Asko ikasi dugu odolaren inguruan, eta odol-emaile izatera gonbidatzen zaituztegu!

Argazki bilduma ikusteko, klikatu hemen.