Ikastolako emakumeok bat egin dugu Martxoaren 8ko lanuztearekin

Aranzadi Ikastolako emakume langileak eta ikasleak mugimendu feministek nazioartean deitu duten protestara batu gara. Ekintza honekin ikusarazi nahi dugu mundua geratu egiten dela emakumeok planto egiten dugunean: planto ikastolan, planto enplegu anitzetan, planto etxeko lanetan, planto zaintza beharretan.

Lanuztea egin dugu 11:00etatik 15:00etara, eta ikastolak ez du zerbitzurik eskaini tarte horretan. Izan ere, Aranzadin ez dago gizonezko langile nahikoa ikastola aurrera etaratzeko.