Egun-pasa ederra Urdaibai natura-erreserban

DBHko 3. mailako ikasleok Bizkaiko natura-ingurune ederrenetako bat ezagutu dugu Urdaibaiko Ekoetxearen eskutik. Bertan, hainbat gai landu dugu: padura, bioaniztasuna, hegazti migratzaileak, landare inbaditzaileak, kutsaduraren eragina, etab. Eguraldia lagun, egun-pasa ederra egin dugu.