Irakasleok elkarbizitzaz ikasten

Elkarbizitzaren inguruko formazio-saioa izan dugu Aranzadiko irakasleok; ikasleentzat ez ezik, irakasleontzat ikasketa-prozesu amaigabea baita ikastola. Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroko (GEUZ) Sarak "Disziplina positiboa eta disrupzioaren kudeaketa" izeneko saioa eskaini digu, eta azaldu dizkigu elkarbizitza hobea eraikitzeko disziplina positiboan oinarritutako estrategia ezberdinak.