Ikastolan izan da Jose Antonio Perez Ledo gidoilari ospetsua

Aranzadiko ikasleok Jose Antonio Perez Ledo elkarrizketatzeko aukera izan dugu ikastolan bertan. Telebistako gidoilari gisa hasi zen lanean, eta El Hormiguero moduko programetan lan egin du. Orbita Laika eta Escepticos programak ere egin ditu eta, gaur egun, La Ser, eldiario.es eta beste medio batzuekin kolaboratzen du. Elkarrizketan, gonbidatuak bere onena eman, eta guztion arreta bereganatu du. Mila sekretu txiki kontatu dizkigu, eta tentsio momentuak ere bizi izan ditugu bere pasadizoekin. Barre algarak eta txalo zaparradak irabazi ditu! Esan genezake elkarrizketa izugarria izan dela.