Haize-metalezko instrumentuen emanaldi ederraz gozatu dugu

Seminarixoan izan gara HH 5 eta LHko 1. eta 2. mailako ikasleak. Musika Eskolako haize metalezkoen taldekoek kontzertu didaktiko bat eskaini digute: Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Bonbardinoa eta Tuba erakutsi dizkigute. Horretarako, bakoitzaren doinua entzun dugu; lehenengo bakarka eta, ondoren, taldean. Instrumentuak jotzeko ahalegina egiteko aukera ere izan dugu, eta dantza ere egin dugu.

Oihan Vega izan da aurkezlea, eta asko gozatu dugu berarekin. Oso ekitaldi polita izan da, eta eskertzekoa da Musika Eskolako Marije Ugaldek eta gainerako irakasleek egindako ahalegina.