Batxilergoko Ekonomiako ikasleak, udaletxean

Erakunde publikoen eta zergen gaia gelan landu ondoren, Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako ikasleok aukera izan dugu Bergarako Udalaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko. Gazteria, Hezkuntza eta Partaidetza teknikaria den Nagore Narbaizaren eskutik, udaletxean dauden sail desberdinak bisitatu ditugu. Horietako bakoitzean, bertako langileekin egon gara eta egiten duten lana azaldu digute. Ekonomiako ikasleak izanik, arreta berezia eskaini nahi izan diegu udal aurrekontuei, eta udaleko kontuahartzaileak eta diruzainak azaldu digute aurrekontuak nola egiten diren eta udal-kudeaketan duten garrantzia.