Lan eta lan aritu gara!

Lanbide desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu 4 eta 5 urteko ikasleok. Etxekoek asko lagundu digute lanbideen erakusketa sortzen, eta batzuk beraien lanbidearen inguruan hitz egitera etorri dira. Gainera, ikastolako laborategia eta tailerra ezagutu ditugu bertako irakasle eta ikasleen laguntzari esker. Guztion artean proiektu ederra egitea lortu dugu, mila esker!

Eta, bukaerarako... Tuttifruti pintxoak! Oso goxoak!

Ikusi hemen argazki bilduma