Gomiztegin izan gara, gazta nola egiten den ikasten

Debarroa, Menditik itsasora programaren eskutik, LH 6. mailako ikasleok landa-ingurumenera gerturatzeko jarduera egin dugu Oñatiko Gomiztegi baserrian. Bisita didaktiko honetan, gazta nola egiten den ikasi dugu, eta lehen sektorearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Aldi berean, Arantzazuko Santutegiak eskaintzen duen ondarea ezagutu dugu

Argazki bilduma ikusteko, klikatu hemen.