Aldibereko interpretazio zerbitzuaz mintzatu gara Udaltop topaketan

Aranzadi Ikastolan aldibereko interpretazio zerbitzua eskaintzen dugu guraso bilerak zein hitzaldiak egiteko. Horretarako, elkarlanean dihardugu Bergarako Udalarekin. Aranzadiko zuzendari Ane Barrusok eta Bergarako Udaleko Euska Zerbitzuko Estepan Apaolazak lankidetza horren berri eman dute udaletako euskara zerbitzuen Udaltop topaketan.