DBHko 1. mailako ikasleok Oñatiko natur eskolan izan gara

Aizkorri-Aratz inguruak bisitatu ditugu, eta aukera paregabea izan dugu bertako natura eta giza jarduera ezagutzeko. Arantzazu eta Araotzeko ibilbidean bertako harriak eta bertan eratzen diren egitura eta dinamika geologikoak zein paisajistikoak aztertu ditugu, eta kobazuloa ere bisitatu dugu. Arratsaldean, gaiarekin jarraituz, Euskal Herriko harrien eta mineralen identifikazio tailerra egin dugu, eta harkaitzetako hegaztiak behatu ditugu teleskopio eta prismatikoen bidez. Egun zoragarria pasatu dugu!

Argazki bilduma osoa ikusteko, klik hemen.