Bidaia ederra garraioetan barrena

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok landu dugun azken proiektua garraioen ingurukoa izan da. Historia pixka bat ikasi dugu, eta garraio desberdinak ezagutu ditugu. Gainera, globo aerostatikoa eraiki dugu geure eskuekin; zoragarria izan da!

Sartarrainera egindako irtenaldia ere lotu dugu proiektuarekin. Azpeitiko tren museoa bisitatu dugu, eta oso dibertigarria izan da!

Bidaia amaitzearekin bat bukatu dugu proiektua. Ibilbide ederra izan da, ea zein den hurrengo geltokia!

Argazki bilduma ikusteko, egin klik hemen.