107 mugikor Kongoko herritarrak laguntzeko

DBHko 3. mailako ikasleok Alboan izeneko GKErekin egin dugu lan Kongoko mineralen gatazka dela-eta. Bertan ustiatzen dituzte mugikorretarako beharrezkoak diren mineralak; koltana batez ere. Praktika horren ondorioz, milaka afrikar hil dira dagoeneko, eta beste asko miseria latzean bizi da. Aranzadiko ikasleok gure aletxoa jarri dugu egoera hori amaitzeko: erabilerarik gabeko mugikorrak bildu ditugu, 107 guztira! Mila-mila esker egitasmoan parte hartu duzuen bergarar guztioi!