Zer da optometria?

Optometriak ikusmen sistemaren garapena eta funtzionamendua aztertzen du patologikoak ez diren alterazioetan. Optometristek, ikusmen sistemari etekin gehiago ateratzeko, prebentzioa, detekzioa eta tratamendua dituzte helburu. Oso garrantzitsua da ikusmenak ikasprozesu on bat izatea ondorengoak ondo egin ahal izateko:

  • Objektuak eta sinboloak identifikatu.
  • Zentzua eman.
  • Ikusmenetik datorren informazioa dekodifikatu.
  • Informazioa gorde, patroiak berriz erabili ahal izateko.

Ikusmenak ikasprozesu hori modu eraginkorrean egin dezan, haurrok jaiotzetik egiten ditugun mugimendu libreak oso garrantzitsuak dira (narrastu, katamar,…). Horiek egin ezean eta beharra badago, lantzeko aukera dago terapia egokituaren bidez.

Garunean konexio berriak sortzea lortzen dugu; bai gorputz mailan eta baita ikusmenean ere, elkarrekin modu eraginkorrean funtzionatu dezaten. Eskola errendimendu ona garuneko bi hemisferioen arteko elkar-lotura on baten finkatuta dago.

Zailtasunak izanez gero, ondorengo sintomak izan ditzakegu:

Ikusmenarekin lotutakoak:

  • Begiak kliskatu, erdi itxi edo keinua egitea askotan.
  • Irakurtzean edo marraztean paperera asko hurbiltzea.
  • Hurbileko zereginetan atentzioari ez eustea.
  • irakurtzerakoan atzamarra erabiltzea.
  • Berrirakurri edo lerroak saltatzea konturatu barik.
  • Fokuratze arazoak.
  • Buruko minak sarri.
  • Ikusmen binokularreko edo 3Dn ikusteko arazoak.
  • Alterazio neurologiko baten edo trauma zerebralen ikusmen ondorioak.

Erreflexu primitiboak integratuta ez daudenean edo ondo lateralizatuta ez dagoenean:

  • Postura desegokiak.
  • Koordinazio eta oreka txarra.
  • Ikasteko zailtasunak.
  • Arreta mantentzeko arazoak.
  • Letra kaskarra.
  • Ez bereiztea ezkerra eta eskuma.
  • Gehiegizko lotsa sentitzea edo “blokeo” momentuak sarritan edukitzea.

Pertzepzioan zailtasunak daudenean:

  • Irakurketa zailtasuna.
  • Inbertsioak.
  • Letrak nekez ezagutzea.
  • Letra ezberdinak ez bereiztea.
  • Irakurritakoa ez ulertzea.

 

Argazki bilduma ikusteko, klikatu hemen.