Osagarriak

 UMEZAINTZA ZERBITZUA 

  • 0 urtetik 8 urte arteko umeentzat eskaintzen da: 07:00etatik 19:00etara.
  • Eskola egutegitik kanpo ere zabalik egoten da: Gabonetan, Aste Santuko pazkoa astean eta uztailean.

 JANTOKIA 

Beharra duten ikasleek erabiltzeko zerbitzua da. 0-2 urte bitarteko haurrek etxetik ekar dezakete janaria. 2 urtetik gorakoek, jantokian bazkaltzen dute.

  • Janaria ikastolako sukaldean prestatzen da, egunean bertan.
  • Lehengaiak Ausolagunek ekartzen ditu honako arrazoiengatik: kalitate kontrol handia dauka eta lehengaien %80 bertakoa da. Gainera, eskualdeko kooperatiba da.
  • Menua gure beharretara egokitzen dugu eta sukaldariak egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiten ditu.
  • Hezitzaileak ikastolakoak dira.
  • Janaria bertan prestatzen dugulako, aukera gehiago dugu alergikoei zerbitzu egokia eskaintzeko.

 

 GARRAIOA 

Bergarako auzoak zeharkatzen ditu. Haurrak zaintzaile batekin joaten dira. Goizean, eguerdian eta arratsaldean erabil daiteke, bakoitzak komeni zaionean.