Skip to main content

4972 eta 468 izan dira zenbaki sarituak DBH 1eko ikasleen zozketan

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

DBHko 1. mailako ikasleak ekintzak antolatzen ari dira 2. mailan egingo duten eski-bidaia finantzatzeko. Ostiral arratsaldeetan, esaterako, bizkotxoak eta kafea saltzen dituzte Ikastolako haurren irteera-orduan. Iniziatibarik ez zaie falta! Hala, Pentekoste jaien bueltan errifak saltzen aritu dira, eta jende aurrean egindako zozketaren emaitzak honakoak dira: lehen saria 4972 zenbakia, eta bigarrena 468.

Mila esker ekarpena egin duzuen guztioi!

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…

Orokorra

Azken hilabeteotan Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde egindako mobilizazioek fruituak eman dituzte. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baieztatu duenez, 2028tik aurrera ikasleek Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko…