Skip to main content
Orokorra

Orain arte Ikastolak seme-alabak Aranzadin matrikulatzeko aukera eman dio herriko familia orori, ekonomia-ekarpena ez da traba izan. Halere, hurrengo ikasturtetik aurrera modu antolatuan egingo du, ekonomia-autokudeaketan oinarrituta.

Orokorra

Ikastolen Elkarteak euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu du Sortzen Elkartearekin batera, hainbat ikasleren idazketa-prozesua errazteko eta inklusibitatea sustatzeko. Aranzadi Ikastolako hainbat ikaslek ere parte hartu dute proiektuan.

DBH

Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentruaren eskutik, inguruko enpresen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Orientazio-programaren baitako ekintza izan da, oso baliagarria etorkizuneko lanbideak irudikatzeko.

Agenda

DBH 4 - Batxi 1 | Gurasoentzako formazioa: adikzioak
Areto Nagusia

18:00 - 19:30
DBH 4 eta Batxi 1eko ikasleek adikzioen inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin, Udaleko Prebentzio Mahaian herriko hainbat hezkuntza-eragilek adostutakoa jarraituz. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.

Adikzioaren zikloa, arriskuen murrizketa, ludopatian erortzeko prozesua, teknologiaren arriskuak alderdi psikologiko, fisiko eta kognitiboan, jokoak (arrazoiak, arriskuak…), datuen babesa eta pribatutasuna, sare sozialetako mehatxuak, iruzurrak eta bestelakoak, ziber-jazarpenaren kontzeptua eta eztabaida…

Ikastola Jaia antolatzeko bilera
Idazkaritza ondoko bilera-gela

17:30
Guraso Kontseilua eta Zuzendaritza Taldea 2025eko Ikastola Jaia antolatzeko lanean ari dira. Ekainaren 20an ospatuko da, ikasturte bukaerako jaialdiarekin bat eginez.

HH 2, LH 2, LH 4, LH 5 eta DBH 2ko guraso-ordezkariak ari dira zeregin horretan, baina deialdia erabat irekia da parte hartu nahi duen ororentzat.