Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Elay enpresa bisitatu dute DBH 3. mailako ikasleek

Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentruaren eskutik, inguruko enpresen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Orientazio-programaren baitako ekintza izan da, oso baliagarria etorkizuneko lanbideak irudikatzeko.

 

Irudia
Elay enpresara bisita 2025 DBH 3

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak 3. mailan hasten dira etorkizunerako orientazioa jasotzen. Ikastolako orientazio-programaren baitan, beraien gustuak, trebetasunak eta espektatibak neurtu eta lantzeko dinamikak gauzatzen dituzte, etorkizunean zein bide hartu nahiko luketen argitzen joateko. 

Ikasleek Ikastolan egiten duten lanketa askotariko bisitekin aberasten dugu. Kasu honetan, Miguel Altunaren eskutik, Antzuolako Elay enpresaren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.

Elay enpresara bisita 2025 DBH 3
Orokorra

Sorkuntzara ekimenak euskara, euskal kultura eta nazio-ikuspegia lantzea izan du helburu. Pozik gaude lehiaketak izan duen harrerarekin, izan ere, kanpainak parte-hartze zabala eta kalitate handiko lanak ekarri ditu.

BATXI

Urtero legez, lehen hiru-hilabeteko azterketak bukatu bezain laster, irteera egin dugu Batxilergoko ikasleekin. Hala ere, aurtengoa desberdina izan da. Euskaldun oso izango diren pertsonak hezi eta lurraldetasuna begi-…

DBH

Zortzigarren urtez jarraian, DBHko ikasleek bertako produktuz osatutako saskiak eta gazta zatiak saldu dituzte. Aranzadik hasitako ekimenak eragin positiboa izan du herrian: gaur egun Bergarako Elikadura Mahaiak sustatzen du…

Orokorra

Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko kanpaina abiarazi du Aranzadi Ikastolak, kirolean ere euskaldunon nortasunari eusteko.