Pasar al contenido principal
HH

2024 eta 2025ean jaiotako haur eta familien arteko topaketa izan da, Ikastola bera gehiago ezagutu eta talde-giroa indartzeko hitzordua.

Orokorra

Euskal Herri osoko euskaltzaleen eskaerei esker, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko da Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintza indartzera. Guztira 16.400 saski banatuko dira.

Orokorra

Euskalgintzako hamarnaka eragilek eta euskaltzalek agerraldia egin dugu Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, eta adierazpen bat aurkeztu dugu. Euskaltzaleei dei egin diegu abenduaren 27an Bilbon batzera: «Euskaltzaleon garaia da!».

Agenda

DBH 3 | Prestakuntza gurasoentzat: adikzioak
Areto nagusia

18:00 - 19:30
DBH 3ko ikasleek adikzioen inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin, Udaleko Prebentzio Mahaian adostutakoa jarraituz. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.


Besteak beste, honakoak landu dituzte: substantziadun eta substantziarik gabeko adikzioen azterketa –kannabisaren inguruan sakondu dute bereziki–, sare sozialen, bideo-jokoen eta zorizko jokoen erabilera...

DBH 4 - Batxi 1 | Prestakuntza gurasoentzat: adikzioak
Areto nagusia

18:00 - 19:30
DBH 4 eta Batxi 1eko ikasleek adikzioen inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin, Udaleko Prebentzio Mahaian adostutakoa jarraituz. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.


Besteak beste, honakoak landu dituzte: adikzioaren zikloa, ludopatian erortzeko prozesua, teknologiaren arriskuak, datuen babesa eta pribatutasuna, ziber-jazarpenaren kontzeptua eta eztabaida…

Nazio-ekitaldia: 'Euskararen pizkundea'
Bilbao Arena

17:00
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, euskaltzaleon komunitate-sentimendua sendotu eta arnasa kolektibo bat irudikatuko dugu Bilbon. Pizkunde berri baten premia irudikatzeko momentu sinboliko bezain garrantzitsua izango da.


Bilbao Arena aretoa betetzea da asmoa, indar-erakustaldi bat egiteko. Ikastolak ere batu gara egitasmora, eta parte hartzera deitzen ditugu herritar denak. Sarrerak eskuratzeko: www.pizkundea.eus

DBH 1 eta 4 | Prestakuntza gurasoentzat: buru-osasuna
Areto nagusia

18:00 - 19:30
DBH 1 eta 4. mailako ikasleek buru-osasunaren inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin, Bergarako Prebentzio Mahaian herriko hainbat hezkuntza-eragilek adostutakoa jarraituz. 


Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea. Azken urteetan gaiak hartu duen garrantziaz jabeturik, hitzordu garrantzitsua izango da.