Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Aranzadiren lagunok 'Etxe honetan' abestia eskaini diegu herritarrei

Neguko solstizioa ospatzeko, Josu Bergara musikariaren kantua bertsionatu dugu, Eguberrien bueltan senide, herritar eta lagunei besoak zabaltzeko asmoz. Musika, euskara eta komunitatea batzeko ekimena izan da.

Irudia
Argazkia2024_12_23Grabaketa_EtxeHonetan_mosaikoa

"Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko", hala zioen Negu Gorriak taldearen abesti ezagunak. Eta guk Bergarari kantatu nahi izan diogu, gure etxeko ateak senide, herritar eta lagunei parez pare zabaltzeko.

Mila-mila esker proiektua posible egin duzuen guztioi, kostako zaigu abestia burutik kentzea!

 

Gabon gabian alkartuta

senide, herritar, lagunak,

etxe honetan sartzen dana

etxekotzat hartuko da.

 

 

DBH

Zortzigarren urtez jarraian, DBHko ikasleek bertako produktuz osatutako saskiak eta gazta zatiak saldu dituzte. Aranzadik hasitako ekimenak eragin positiboa izan du herrian: gaur egun Bergarako Elikadura Mahaiak sustatzen du…

Orokorra

Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko kanpaina abiarazi du Aranzadi Ikastolak, kirolean ere euskaldunon nortasunari eusteko.

HH

2024 eta 2025ean jaiotako haur eta familien arteko topaketa izan da, Ikastola bera gehiago ezagutu eta talde-giroa indartzeko hitzordua.

Orokorra

Euskal Herri osoko euskaltzaleen eskaerei esker, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko da Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintza indartzera. Guztira 16.400 saski banatuko dira.