Skip to main content

Sorkuntzara: euskara, euskal kultura eta nazio-ikuspegia lantzeko talde-ariketa

Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko kanpaina abiarazi du Aranzadi Ikastolak, kirolean ere euskaldunon nortasunari eusteko.

euskal_selekzioa_ofizialtasuna

Euskal kirolaren alde eta euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko sortutako herri mugimendua da Gu ere bai!. Euskal Herrian nazioarteko lehiaketa eta probak antolatu izan dira, eta horietan guztietan euskaldunon nortasuna eta aldarrikapenak plazaratzeko tresna izan nahi du: "Gure herria, gure koloreak eta gure nortasuna dira nazioarteko lehiaketetan ikusi nahi ditugunak". Bide horretan, garrantzitsua da ulertzea euskal selekzioen alde egitea ez dela inoren aurka egitea, gurea babestea baizik: "Nazioarteko aitortza da eskatzen duguna; gure selekzioek jokatu eta lehiatzeko eskubidea izan dezaten eta kirolzaleok euskal selekzioa eta gure kirolariak babestu eta animatzeko aukera izan dezagun".

Gu ere bai! mugimenduak babesten duenari tiraka, euskal selekzioen aldeko aldarria Aranzadi Ikastolara ekarri nahi izan dugu, herrikideei gure koloreak babesteko grina transmititu nahi baitiegu. Bide horretan, garrantzitsua ikusten dugu haur eta nerabeekin gaia berariaz lantzea, euskal nortasuna jorratzeko modu gisa. Izan ere, Euskal Herriak kirola pasioz bizi du, gure kirolarien garaipen bakoitzarekin hunkitu egiten gara, eta gure kirolarien garaipen bakoitza aukera bat izan da, historikoki, herri hau batu eta harremanak sendotzeko. Gainera, kirolaren bitartez hainbat balore landu eta transmititzen dira, hala nola begirunea, parte hartzea, aniztasuna edo integrazioa. Hortaz, kirola talde-nortasuna sortzeko funtsezko tresna da.

Euskal selekzioa

Sorkuntzara lehiaketa

Ikastolako komunitatearekin gaia lantzeko, sorkuntza-lehiaketa bat jarri dugu martxan. Ikastolako komunitate osoari irekita dago, eta parte hartu nahi duenak euskara, euskal kultura edota euskal selekzioekin zerikusia duen sorkuntza-lan libre bat egin eta aurkeztu beharko du: marrazkia, poema, bertsoa, abestia, antzerkia, dantza, bideoa... Edozein adierazpide izango da ongi etorria.

Lehiaketak bost kategoria izango ditu: HH, LH, DBH, batxilergoa eta guraso-langile kolektiboa. Kategoria bakoitzean, baldintza guztiak betez entregatzen diren lanen artean, euskal selekzioaren kamiseta bana zozketatuko dugu, Gu ere bai! ekimenaren babesarekin.

Lanak abenduaren 19rako entregatu beharko dira formatu digitalean sorkuntzara@aranzadiikastola.eus helbide elektronikora bidalita. Lan fisikoa bada (eskulana, margolana...), argazki bat atera eta argazkia bera da entregatu beharko dena. Aldi berean, garrantzitsua da entregatzerako orduan norbere datuak ongi adieraztea; honakoa informazioa jaso behar du mezu elektronikoaren gaiak: kategoria, izen-abizenak eta lanaren izenburua. Zozketa 2025eko azken ikastola-egunean egingo da, abenduaren 23an, eta irabazleen izenak Ikastolaren web-orrian argitaratuko dira.

Anima zaitezte parte hartzera! Euskal selekzioen alde, jo dezagun sorkuntzara!

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…