Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
Orokorra

🎈✨ Pirritx, Porrotx eta Marimototsi omenaldia! ✨🎈

Aranzadiko komunitateak elkarlanean sortu duen bideo hau eskaini nahi diegu Katxiporretako kideei urte hauetan guztietan egin duten lana aitortu eta eskertzeko, β€œMaite zaitut” ozen bat eskainiz.

Pirritx, Porrotx, Marimotots eta katxiporreta osatzen duen komunitate zabalak Euskal Herriari eta Ikastolen mugimenduari egindako ekarpena sekulakoa izan da: maitasunetik, irriaren bidez eta balioak landuz, gure gizartea eraikitzen lagundu dute. Hain justu, lan handia egin dute jendartearen eraldaketa bultzatu eta Ikastolak bete-betean babesten dituen balioak sustatzeko.

Maiatzaren 3an herri-omenaldi kolosala jasoko dute BECen, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu omenaldi horretan parte hartuz. Mila esker bihotzez urte luze hauetan eskaini diguzuen guztiagatik! 

Herri-omenaldiko informazioa eta sarrerak ondorengo web-orrian: 

www.nikeremaitezaitut.eus

 

 πŸ’œπŸ’šπŸ’›

#NikEreMaiteZaitut

#Maite Zaitut 

DBH

Zortzigarren urtez jarraian, DBHko ikasleek bertako produktuz osatutako saskiak eta gazta zatiak saldu dituzte. Aranzadik hasitako ekimenak eragin positiboa izan du herrian: gaur egun Bergarako Elikadura Mahaiak sustatzen du…

Orokorra

Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko kanpaina abiarazi du Aranzadi Ikastolak, kirolean ere euskaldunon nortasunari eusteko.

HH

2024 eta 2025ean jaiotako haur eta familien arteko topaketa izan da, Ikastola bera gehiago ezagutu eta talde-giroa indartzeko hitzordua.

Orokorra

Euskal Herri osoko euskaltzaleen eskaerei esker, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko da Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintza indartzera. Guztira 16.400 saski banatuko dira.