Skip to main content

Elkartasuna Palestinarekin: gatazkaren inguruko lanketa

Aranzadi Ikastolaren hezkuntza-proiektuaren ardatz nagusietako bat da elkartasuna. Hori dela-eta, Israel Palestinaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren inguruko pedagogia-lanketa egin dugu aste honetan etapa guztietan, adin bakoitzera egokitutako ikuspegia landuz.

IkastolaPalestinarekin

Hezkuntza-komunitatearen ardura ere bada palestinarrak pairatzen ari diren sarraskiaz jabetu, egoera kritikotasunez aztertu eta elkartasuna adierazi zein praktikan jartzea. Horregatik, gatazka lehertu zenetik gaur egun arte makina bat aldiz gaia modu askotan landu badugu ere, oraingoan modu intentsiboan egin dugu, etapa guztietan eta antolamendu jakinarekin.

Ekimen hau ez da une bateko keinua izan, baizik eta gure komunitatean gogoeta kritikoa eta elkartasun aktiboa sustatzeko urrats bat gehiago.

Bide batez, ikasle eta langile guztiok Ikastolako patioan elkartu gara ekimen sinboliko batean: argazki bateratua atera dugu Palestinako herriari gure babesa eta elkartasuna adierazteko. Izan ere, Ikastola beti egongo da herri eta hizkuntza zapalduen alboan.

Pedagogia-lanketa:

  • Haur Hezkuntza: Askatasun doinua ipuinaren bidez, Palestinako familien sufrimendua eta haurrek bizi duten errealitatea ezagutu ditugu.
  • Lehen Hezkuntza: Palestinako eta Euskal herriko ikasleen eguneroko bizitza alderatu ditugu, hausnarketa gidatuen bidez.
  • DBH eta batxilergoa: gatazkaren ikuspegi humanitarioa eta politikoa landu ditugu, testuingurua eta eragile nagusiak hobeto ulertzeko. 

 

Ez dadila elkartasuna eten. Gora Palestina! 

Ikusi eguneko irudi-bilduma

 

 

Orokorra

Udazken honetan ere, euskararen alde egiteko bi aukera eder ditugu eskura: Errigoraren eta Zuberoako ikastolen aldeko Ikaskoliren saski solidarioak. Bi ekimenek euskararen transmisioa, tokiko ekoizpena eta herrigintza…

Orokorra

Iazko estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Bergarako Orientazio Probak bigarren urtez bete ditu herriko kaleak ilusioz eta kirol giroz. Guztira, 396 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan, 96 taldetan banatuta.…

Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen…