Ikastolak
Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.
Bigarren ikasturtez ari gara Ikastolen Elkarteko pedagogia-aholkularitza jasotzen, eta bide honetan, hainbat ikaskuntza-eredu bisitatzeko aukera izan dugu. Anoeta baino lehen, Orioko Herri Ikastolan eta Oñatiko Txantxiku Ikastolan ere izan gara.
50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.
Azken hilabeteotan Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde egindako mobilizazioek fruituak eman dituzte. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baieztatu duenez, 2028tik aurrera ikasleek Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko aukera izango dute, berezitasuneko azterketan eta, neurri batean, ahozko handian ere.
Lankidetzaren fruitu diren materialak jada eskuragarri daude Korrikaren webgunean, Euskal Herriaren luze-zabalean balia daitezen. Ikastola, eskola zein euskaltegietan erabiltzeko pentsatuta daude, euskararen erabilera sustatzeko eta euskal kultura ikasgelara eramateko.
Langile guztien lan-baldintzen homologazioa eta soldaten parekatzea daude jokoan, eta ikasleen ongizatea lehen lerroan: ratioak txikitzea, baliabide gehigarriak...
Eguraldi-iragarpen ezegonkorrari aurre eginez, milaka euskaltzale batu da Elgoibarren, Gipuzkoako Ikastolen festan. Tartean, Erronkan parte hartu duten DBH 4ko ikasleak.
Euskal Herrian bizi ditugun hizkuntza-errealitateak eta lurraldeak ezagutzeko asmoz, DBHko 1. mailako ikasleek harremana eraiki dute Arabar Errioxako gazteekin. Aurrez gutun bidez elkar ezagutu eta gero, besoak zabalik jaso dituzte Assa Ikastolan, elkarrekin bi egun eder pasatzeko.
Muga administratiboak gaindituz, lankidetzan ari dira Bidasoa ibaiaren ertzetako ikastolak, euskara eta Euskal Herria ardatz.
Ikastolon Hezkuntza Marko berrira egokitutako egitasmoa jarriko dugu abian datorren ikasturtean DBHn, ikasleei bizitza bete eta orekatu baterako tresnak emateko.
Datorren igandean ospatuko da Araba Euskaraz 2025, eta aurten Gasteizko hiru gune nagusitan banatuko da jaia: Mendizorrotza, Prado parkea eta Armentia Ikastola.
Ikastolen Elkarteko kideekin batera Gasteizen egindako agerraldian adierazi dugu Hezkuntza Sailak matrikulazio-prozesua arautzeko ezarritako dekretuak ez duela segregazioa murrizteko balio izan. Gainera, jakinarazi dugu datorren ikasturtetik aurrera Ikastola guztiok beka-sistema propioa izango dugula.
Pagination
- 1 orria
- Next page
Aranzadi Ikastola