Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Amaiurren izan gara, euskaldunon historiaren mugarri garrantzitsua ezagutzen

Gizarteko eskoletan Erdi Aroa lantzearekin bat, Iruñeko eta Nafarroako Erresumak izan ditugu aztergai DBH 2ko ikasleekin. Gaia borobiltzeko, Amaiurko museoa, gaztelua eta errota bisitatu ditugu.

Historiako eskolak testuinguru bikaina dira ikasleekin euskaldunon jatorria eta gure herriaren bilakaera lantzeko. DBHko 2. mailako ikasleek Erdi Aroa izan dute langai lehen hiruhilekoan, eta Iruñeko eta Nafarroako Erresumen izaera eta bilakaera izan dira mintzagai nagusiak. 

Besteak beste, sakon aztertu dituzte 778. urteko Orreagako gudua –Baskoek Karlomagnoren gidaritzapean zeuden Frankoak garaitu zituztenekoa– eta 1522ko Amaiurko gudua –Nafarroako Erresumaren desagerpenerako mugarria–. Eta azken horri tiraka, Amaiurrera irteera egin dute lehenbizikoz, Aranzadiko ikasleak Ikastolaren eskutik Amaiur moduko leku sinboliko bat bisitatzeak duen garrantziaz jabetuta

Irteerak bi ekintza nagusi izan ditu: alde batetik, museoa ezagutu eta gazteluaren bisita gidatua egin dute. Bestetik, herriko sarreran dagoen XVIII. mendeko errotan izan dira, taloak egin eta dastatzen.

 

Ikusi irteerako argazki-bilduma

 

Argazkia2025_12_11Amaiur
Argazkia2025_12_11Amaiur
Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Orokorra

Seaskako ikasleen erabakiaren eta Nafarroako ikastolen aurkako erasoaren aurrean, babesa eta atxikimendua adierazi nahi diegu euskararen alde eta euskarazko hezkuntzaren defentsan ari diren ikasle, familia eta hezkuntza…