Skip to main content

Oñatiko natur-eskola, zaindu beharreko altxorra

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Argazkia2026_05_05NaturEskola_DBH1
Argazkia2026_05_05NaturEskola_DBH1

Oñatiko natur-eskolaren eskutik, Arantzazu inguruak ezagutu dituzte ikasleek. Alde batetik, Aizkirri kobazuloa bisitatu dute, eta geologia-kontzeptuak kandu. Bestetik, bioaniztasunaren inguruan jardun dute Kortakogainatik Arantzazura egindako ibilbidean. Eta ezin ezagutu gabe utzi Arantzazu errekaren iturburua.

Ikasturtero egiten den irteera bat da, eta beti izaten du arrakasta ikasleen artean. Debagoienean altxor ederrak ditugu, ezagutu eta babes ditzagun!

Ikusi irteerako argazki-bilduma

Orokorra

Udazken honetan ere, euskararen alde egiteko bi aukera eder ditugu eskura: Errigoraren eta Zuberoako ikastolen aldeko Ikaskoliren saski solidarioak. Bi ekimenek euskararen transmisioa, tokiko ekoizpena eta herrigintza…

Orokorra

Iazko estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Bergarako Orientazio Probak bigarren urtez bete ditu herriko kaleak ilusioz eta kirol giroz. Guztira, 396 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan, 96 taldetan banatuta.…

Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen…