Bitartean, gu etxean goxo
Ebaluzioa izan da pandemia garaiko buruhausteetako bat Hezkuntzan. Infografia honetan bildu ditugu Aranzadin hartu ditugun erabakiak.
5 urteko ikasleok argi dugu Covid-19 birusa denon indarrak batuz gaindituko dugula! ???
Egoera honi aurre egiteko gai gara, superheroi txikiak baikara! 3 urteko ikasleoi ez zaigu ausardia eta irudimenik falta! ???
LH 4. mailako ikasleok nostalgiko samar jarri gara eta bideo honetan bildu ditugu ikasturte honetako zenbait irudi. Laster itzuliko gara elkarrekin jolastu eta ikastera! ⚡⚡⚡
Markel Bilbatua ikasleak ilargiaren irteera grabatu zuen apirilaren 10ean etxeko balkoitik. Ikus itzazue irudi eder hauek! ???
Ingeleseko irakasleak proposatutako erronka gure gain hartu eta "Good morning" abestiaren bertsioa egin dugu. Antzezteko eta dantzarako talenturik ez zaigu falta! ???
Gizarte ikasgaian frankismoa lantzen aritu gara DBH 4. mailako ikasleok, eta hona gure antzezpena: Francoren bibotea! ???
Birusak etxean egotera behartzen gaitu, baina DBH eta Batxilergoko ikasleak fin-fin ari gara gure eskola-jarduna gauzatzen! ⚡???
4 urteko gelako haur eta familiok, irakasleek proposatutako proiektua landuz, batukada erraldoia antolatu dugu! ????????
Egun hauetan ohi baino denbora gehiago ari gara pasatzen pantaila desberdinen aurrean. Horregatik, ikusmena zaintzeko gomendio eta ariketa sorta bildu dugu Arrasate Optika eta Optometria zentroaren laguntzaz.
Koronabirusak Pentekoste jaiak bertan behera utzi dituen arren, ospa ditzagun herriko festak familian eta talde txikian, zentzuz eta elkarrekiko errespetuz! Ondo pasa guztiok! ?⚡?
Aste honetan zehar etxez etxeko banaketa egiten aritu gara, ikasle guztiok izan dezazuen eskura beharrezko ikasmaterial guztia. ?????
Haurtzaindegiko hezitzaileok faltan botatzen ditugu gure txikiak, eta bideo honetan hainbat mezu, musu, ipuin eta dantza bidali dizkiegu. ??
LH 1. mailako ikasleok musuak bidali nahi dizkiegu bai gure irakasleei eta baita Ikastolako gainerako lagun guztiei ere! Ez galdu bizipoza! ??
Egun hauetan ohi baino denbora gehiago ari gara pasatzen familiarekin, eta momentu dibertigarriez gozatzen ari gara!
Gaur atzo baino egun bat gutxiago gelditzen da elkar ikusteko! Ikastolako langileon partez, besarkada estu bat Aranzadiko familia txiki-handiari! ???
Aurrez aurreko eskolak eten ostean, Internet bidezko klaseak eskaintzen hasi ginen DBH eta Batxilergoan. Orain, erronka berria daukagu: ebaluazioa.
Dagoeneko ohitu gara Internet bidezko eskoletara, baina ez dugu asmorik bizipoza galtzeko. DBH 4. mailako ikasleok mozorro-festa ospatu dugu! ???
Konturatu orduko pasa gara haurrez inguraturik bizitzetik etxean bakarrik egotera. Orain, pantailara salto egitera goaz! ?????
Etxea, gure territorio librea
Kaleak hartu ditu Covid-19 birusak eta etxeak dira gure territorio libre bakarrak. Ez egin zalantza: arnas-faltak arnasguneak sortuko ditu gure harremanetan, familietan. Ikasiko dugu elkarrekin, parez pare baitaukagu mundu berria sortzeko aukera. Distantziak laburtzeko familia-ariketa da honakoa; ongi etorri aranzaditarron egongela birtualera.
Egin diezaiogun topa osasunari: gora bizitza!
Baliabideak
Guraso.eus www.guraso.eus
Berritzegunea www.berritzegunenagusia.eus
Elhuyar esperimentuak www.elhuyar.eus
HH erronkak www.sites.google.com
LH erronkak www.sites.google.com
Jakindun - DBH zientziak www.jakindun.eus
Gorputz Hezkuntza etxean www.sites.google.com/ghetxean
Herri Kirolak etxean www.youtube.com
EIMA - Euskarazko ikasmaterialak www.eimakatalogoa.eus
Era baliabideak www.era.eus
EITB 3 - [HH eta LH] www.eitb.eus
Jardun - FB orrialdea www.facebook.com/jarduneus
Etxean olgetan Telegram kanala https://t.me/etxeanolgetan
Liburutegi digitala www.eliburutegia.euskadi.eus
Ikastolen Elkartea www.ikastola.eus