Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.

Orokorra

Beste urte batez, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko elikagaiak zuzenean ekoizleen eskutik eskuratzeko aukera zabaldu du Errigora egitasmoak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Orokorra

Ikas-etapa guztietako profesionalez osatutako Hezkuntza Taldeak lideratuko du bidea, egun ditugun hutsuneak identifikatu eta horiei buelta emateko bide-orria diseinatuz.

Agenda

LH 1-2-3 | Guraso-eskola: hezkidetza
Areto nagusia

18:00 - 20:00
Esku artean dugun prestakuntza-prozesuak Ikastola feminista eraikitzen jarraitzea du helburu. HH 4-5 eta LH 1-2-3ko saioak guraso-eskola formatuan gauzatuko ditugu, Emagin elkarteko profesionalek gidatuta.


Saio hau LH 1, 2 eta 3ko gurasoentzat izango da. Hain zuzen ere, gurasoen kezketatik abiatuta, seme-alabekin heziketa feminista nola garatu landuko dugu. 

Auzolana
Aranzadi Ikastola

9:00 - 13:00
Ikastolako instalazioak eta kanpo-espazioak auzolanean atontzen ditugu ikasturtean hiru aldiz: iraila hasieran profesional-taldeak egiten du auzolana, eta ikasturtean zehar Guraso


Kontseiluak adosten ditu beste bi hitzordu, HH 4, LH 1, DBH 1 eta Batxi 1eko gurasoek parte har dezaten. Komunitateko kide oro izango da ongi-etorria, horixe baita Ikastolaren filosofia!

DBH 1-2 | Prestakuntza gurasoentzat: hezkidetza
Areto Nagusia

18:00 - 20:00
Bergarako Hezkidetza Mahaiarekin elkarlanean gauzatzen ari garen formazio-prozesuak Ikastola feminista eraikitzen jarraitzea du helburu. Bigarren ikasturtez jarraian, prestakuntzak 360 graduko bisioa du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


Gurasoentzako saioak seme-alaben adinaren antolatu ditugu, eta honakoa DBH 1 eta 2ko familientzat izango da. Ikasleek Emagin elkarteko hezitzaileekin landutako gaiak izango dira oinarri, etxean bide beretik jarduteko.

Herri Urrats
Senpere

10:00
Seaskaren eskutik, Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko festa ospatuko da beste urte batez Senpereko (Lapurdi) lakuaren bueltan.


Aurten ere egitarau paregabea izango dugu. Goazen euskaltzale denok Senperera! Info + herriurrats.eus