Skip to main content
LH

LH 2. mailako ikasleek Makusik antolatutako Eskola Erronka ekimenean parte hartu zuten. Erronka honetan, ikasleek sormena, lana eta ilusioa uztartu zituzten, eta taldeka, elkarlana eta irudimena erabiliz, bideo original eta dibertigarriak sortu ere.

Orokorra

Ate-joka dugu Euskaraldia, eta Ikastolako kideok motorrak berotzen hasiak gara. Bai Ikastolan eta baita kalean ere, bergararrak euskaraz aritzeko xaxatze-lana egiten dihardugu.

LH | DBH

Herriko hainbat eragilerekin batera, belaunaldien arteko eguna ospatu dugu LH 5-6 eta DBH 1 eta 2. mailako ikasleekin. Hartu-eman ederra sortu dugu, eta baita gaur egun galtzear dauden hainbat joko ikasi ere.

Agenda

Guraso Kontseilua
Areto nagusia

18:00
Guraso Kontseiluak, maila guztietako guraso-ordezkariek, ikasturtea ixteko bilera egingo dute.


Egindako lanketa eta ekintzen balorazioa egin eta hurrengo ikasturtera begirako zereginak jorratzeko bilera izango da.

DBH 4 | Formazioa gurasoentzat: buru-osasuna
Areto Nagusia

18:00 - 19:30
DBHko 4. mailako ikasleek buru-osasunaren inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin, Udaleko Prebentzio Mahaian herriko hainbat hezkuntza-eragilek adostutakoa jarraituz. 


Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea. Azken urteetan gaiak hartu duen garrantziaz jabeturik, hitzordu garrantzitsua izango da.

Bilera irekia: obrak Seminarioko patioan
Areto nagusia

18:00
Artezkaritza Kontseiluak eta Zuzendaritza Taldeak bilera irekia egingo dute Novedadeseko etxe berriak eraikitzeko obrak Ikastolan eta Seminarioko patioan izango duten eraginaren berri emateko.


Azken hilabeteetan lehentasuna izan duen langaia da, eta Ikastolako guraso guztiak informatuta egoteko, orain arte emandako pausoak, egungo egoera eta Ikastolaren posizioaren berri emango da.

Araba Euskaraz
Olarizu

9:00
Euskararen erabilpena Araba osoan bultzatzea du helburu jai honek, baita ikastolen azpiegiturak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea, urtero ikastola arabatar batek antolatuta. 


Aurten Bastida Ikastolak antolatuko du eta egitarau paregabea izango dugu: Izaki Gardenak, Zilibito Records, Akerbeltz, Go!azen, Herri kirolak... Goazen euskaltzale denok Olarizura!