Skip to main content

Hiru urteko haurrak okinak izan dira egun batez

Bedoñako (Arrasate) Errastiko okindegi eta eskolarekin dugun harremanaren baitan, bertako kide Naiara izan da gurean, HH 3ko haurrekin ogia egiteko prozesua praktikan jartzen. Txikiak poz-pozik joan dira etxera beraiek egindako ogi-opilarekin.

Okinak_2025_HH3

HH eta LH 1-2ko haurrek asteazkenetako hamarretakoan jaten dute osoko ogi ekologikoa, Arrasateko Bedoña auzoan mimo handiz, lehengai ekologikoekin eta ore-amarekin egina. Errigora ekimenetik eskuratzen dugun Nafarroako oliba-olio birjina estra ere eskura izaten dute, ogia busti nahi izanez gero.

 

Hamarretakoaren dinamika inklusiboak ez du soilik haurren aukera-berdintasunean eta elikaduran eragin nahi, hori baino gehiago jasotzen du proiektuak. Hezkuntza-dinamikaren baitan kokatzen dugu, eta ikaste-momentu garrantzitsua da haurrentzat, ardurak eta autonomia lantzen baitituzte.

 

Horrez gain, pedagogia egin nahi dugu lehen lehen sektorearekin eta lehengaien jatorri eta nolakotasunarekin. Horregatik, 4 eta 5 urteko haurrek Errastiko baserria bisitatu zuten udazkenean, eta 3 urtekoek bertako kide Naiararen bisita jaso dute orain. Goiz ederra pasa dugu: txikiek asko gozatu beraien ogi-opilak egiten, eta Ikastolako sukaldeko labean egin ondoren, pozik eraman dituzte etxera, beraiek egindakoa gurasoei harrotasunez erakutsiz.

Hain justu, aipatu beharra dago Errastiko eskolak Landaola saria irabazi berri duela okindegiaz harago martxan jarri duen pedagogia-proiektuarekin. Bide horretan, Aranzadik ere harrotasunez jaso du berria, lankidetza hau garrantzitsua baita bi eragileontzat.

Mila esker Naiara eta Xabi astero-astero dastatzen dugun ogia maitasun handiz egiteagatik eta Ikastolako haurrekin duzuen begirada eta esku-zabaltasunagatik!

Argazki-bilduma 

DBH 3. mailako ikasleek Komunitate Proiektua ikasgaian mugikorren bizi-zikloa aztertu dute: ekoizpena, banaketa, kontsumoa eta hondakin bihurtzen diren arteko ibilbidea.

Orokorra

Aranzadi Ikastolak ingurumenaren aldeko konpromiso argia du. Horregatik, Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatearekin (Berener) bat egitera animatzen zaitugu.

Orokorra

Ikastolen Elkarteko kideekin batera Gasteizen egindako agerraldian adierazi dugu Hezkuntza Sailak matrikulazio-prozesua arautzeko ezarritako dekretuak ez duela segregazioa murrizteko balio izan. Gainera, jakinarazi dugu…

LH

LH 2. mailako ikasleek Makusik antolatutako Eskola Erronka ekimenean parte hartu dute. Sormena, lana eta ilusioa uztartu dituzte eta, taldeka, elkarlana eta irudimena erabiliz, bideo original eta dibertigarria sortu dute.