Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ines Osinaga musikariaren bisita izan dugu

'Musikariak ikastetxean' programaren baitan, DBHko 4. mailako ikasleek musikari arrasatearraren ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute. Solasaldi musikatua izan da, eta euskal musikan emakume feminista batek (izan) dituen erronkak bistaratu ditu.

Ines Osinaga

 

Ez da kontzertu bat izan. Ez da hori ez Musikariak ikastetxean programaren helburua, ezta Ines Osinagarena ere. Besteak beste, egitasmoak euskal kulturgintzaren eta musikagintzaren sustapena du oinarri, musikariak eta ikasleak aurrez aurre elkartuz.

DBHko 4. mailako ikasleek hasierako unetik sumatu dute Ines Osinaga ez dela "ohiko" musikari bat. Gutxi batzuek onartu dute Gose taldea ezagutu izana, eta gaur gaurkoz, Osinaga ez da beraientzako erreferente bat. Halere, ikasle askok bizkor eraiki dute musikariaren kontakizunaren eta beraiek nerabezaroan bizitzen ari direnaren arteko zubia.

80-90eko hamarkadan punk eta oi! doinuak nagusi ziren Arrasaten hazi zen Osinaga, eta 15-16 urterekin ohartu zen berak egin nahi zuen musikak ez zuela lekurik hor. Trikitiaren bueltan eraikitako euskal kulturaren iruditik ere urruti kokatzen zen: "Nerabezaroan trikitiaren zirkuituak ez ninduen asetzen, ez zidan lekurik eskaintzen". Hala, Arrasateko gaztetxean RIP taldearen Enamorado de la muerte abestia bertsionatzeko ausardia izan zuen Santamas egun batean, ordura arteko eskema guztiak apurtuz. Une hori mugarri bat izan zen bere ibilbidean.

Orduz geroztik mila mugarri bizi, mila borroka egin eta mila eszenatoki zapaldu ditu. Beti ere emakume musikari eta feminista baten lekutik. Momentu batean bizitza bera eta Goseko Ines izatea bateragarriak ez zirela-eta, bizitzaren aldeko apustua egin zuen, eta egun bestelako ekimenetan dihardu, musikaren bueltan dantzan.

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Orokorra

Seaskako ikasleen erabakiaren eta Nafarroako ikastolen aurkako erasoaren aurrean, babesa eta atxikimendua adierazi nahi diegu euskararen alde eta euskarazko hezkuntzaren defentsan ari diren ikasle, familia eta hezkuntza…