Skip to main content

Herri Urrats 2025: "Elgarrekin" euskararen alde!

Maiatzaren 11n, igandea, ospatuko da Herri Urrats Senpereko aintziraren inguruan. Aurtengo edizioaren leloa "Elgarrekin" da, eta helburu nagusia Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko elkarlana eta babesa sustatzea da.

Herri Urratsen aurtengo leloak indibidualismoaren aurrean elkarlanaren eta komunitatearen balioa azpimarratzen du, eta horren sinboloa da erle beltza, logotipoaren protagonista nagusia. 

Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira: musika, dantza, haur eta gazteentzako tailerrak, herri kirolak eta bertsolaritza saioak. Kontzertuen artean, besteak beste, Dupla, Olatz Salvador, Ezpalak eta SĂĽne taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Hemen egitaraua.

Bergaratik autobusez joateko aukera izango da, eta honako informazioa kontuan hartu behar da: 

  • Irteera: goizeko 9:00etan Bergarako autobus-geltokitik.
  • Txartelak: Jardun euskara elkartean eros daitezke (bazkideentzat 10 euro, gainontzekoentzat 12 euro). 

Taldea osatuz gero, autobusa aterako da, beraz, animatu eta izena eman lehenbailehen! 

Herri Urrats ekimenaren webgunean aurki dezakezue informazio gehiago: 👉 www.herriurrats.eus  

Euskara, elkartasuna eta festa uztartzen dituen egun zoragarri baten atarian gaude. Anima zaitezte parte hartzera! 

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu…

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa…