Skip to main content
Orokorra

Inika plataformarekin hasiko dugu 2026-2027 ikasturtea

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa nagusiak Inikaren bidez egingo ditugu.

Inika_Aranzadin.png

Aldaketaren helburua familiei zerbitzu errazagoa, egonkorragoa eta erabilgarriagoa eskaintzea da. Inikaren bidez, besteak beste, mezuak, zerbitzu eta eskolaz kanpoko jardueretako izen-emateak, baimenak eta hutsegiteak kudeatu ahal izango dira.

Nola hasi Inika erabiltzen?

Irailaren 1ean, familia bakoitzak Inikako erabiltzailea jasoko du Alexian erregistratuta duen helbide elektronikoan. Defektuz, familia bakoitzak erabiltzaile bakarra izango du. Aplikazioa instalatzeko eta erabiltzailea aktibatzeko, gida hauek kontsulta ditzakezue: 

Familia batek bi erabiltzaile behar baditu, eskaera inprimaki honen bidez egin dezake.

Tutoreen lehen mezua irailaren 2an

Irailaren 2an, ikasturte hasierako tutoreen lehen mezua Inikaren bidez bidaliko da. Horregatik, familiei gomendatzen diegu ordurako aplikazioa instalatuta eta erabiltzailea aktibatuta izatea. 

Laguntza behar duten familiek Ikastolako ohiko harrera-ordutegian izango dute arreta presentziala eta telefonikoa. Horrez gain, arreta berezia eskainiko da egun eta ordutegi hauetan: 

  • Irailaren 1ean, 17:00etatik 18:30era. 
  • Irailaren 2an, 17:00etatik 18:30era. 
  • Irailaren 7an, 17:00etatik 18:30era. 

Inikako mezua jasotzen ez bada, lehenik Spam, Mezu baztergarriak edo Promozioak karpetak begiratzea gomendatzen dugu. 

Gogoratu, halaber, hasieran familia bakoitzeko pertsona bakarrari bidaliko zaiola erabiltzailea. Arazoak jarraitzen badu, Ikastolako harreran lagunduko dizuegu. 

Eskerrik asko zuen lankidetzagatik. Ziur gaude guztion artean aldaketa modu erraz eta eraginkorrean egingo dugula, eta Inikak komunitateko kideon arteko komunikazioa eta eguneroko kudeaketa hobetzen lagunduko digula. 

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu…

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.