Skip to main content

Otsailaren 25ean izango da HHko guraso-eskolaren bigarren saioa

Esperientziak, kezkak, egiteko moduak eta beste partekatzeko foroa izango da, saio praktikoa eta gurasoen beharretatik abiatutakoa, haurren heziketari talde-begirada eta -babesa eskaintzeko asmoz.

 

Pasa den urtarrilaren 21ean Haur Hezkuntzako guraso-eskolaren saio bat izan genuen 0-6 urte bitarteko haurren garapenaren eta heziketaren inguruan. Dinamikari jarraipena emanez, otsailaren 25ean bigarren pausoa emango dugu: foro parte-hartzaile bat sortuko dugu gurasoen bizipenak, interesak, kezkak eta egonezinak partekatzeko eta haurrek helduongandik behar dutenari begiratzeko. Harremanak taldeko kideek gidatua izango da, eta konfiantzazko giroa sortu nahi dugu sarritan norbere baitan ditugun gai horiek guztiak modu kolektiboan lantzeko. 

Ikusgai duzuen bideoan lehen saioan izandako guraso batzuen bizipenak jaso ditugu. Ikusi eta entzun itzazue, guraso-eskola ezagutzeko modu bat izan liteke-eta.

Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH_3
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH
Irudia
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH_11
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH_4
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH
Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Hortaz, irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa…

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.