Skip to main content

Martxan da Errigoraren “Eskutik Eskura” kanpaina

Beste urte batez, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko elikagaiak zuzenean ekoizleen eskutik eskuratzeko aukera zabaldu du Errigora egitasmoak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Ekimen honek hainbat balio uztartzen ditu. Alde batetik, bertako ekoizpena sustatzen du, Ager zonaldeko lehengaiekin egindako produktuak eskainiz: oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak, besteak beste. Bestetik, euskararen sustapena ere badu helburu, kanpainan parte hartzen duten ekoiztetxeetan euskara planak garatzen ari baitira. 

Era berean, Errigoraren egitasmoak auzolana eta ekoizpen bidezko harremanak indartzen ditu, tokiko nekazariekin harreman zuzen eta justuak bermatuz. Produktu guztiek Errigora Balioak berme-zigilua daramate, kalitatea eta jatorria egiaztatuz. 

Bergarari dagokionez, aurten ere Jardun, Ereindajan eta Aranzadi Ikastola elkarlanean arituko gara kanpaina aurrera eramateko. Banaketa maiatzaren 5ean egingo dugu, Oxirondoko azokan, 12:00etatik 19:00etara.

Eskaerak errigora.eus webgunearen bidez egin daitezke, eta online eskaera eta ordainketa egitera animatu zaituztegu, banaketa eguna arinagoa izan dadin. 

Errigoraren kanpainak, urtez urte, tokiko ekonomia, euskara eta komunitatea uztartzen dituen eredua indartzen jarraitzen du, eta gure komunitatearen laguntza berebizikoa da helburu horiek betetzeko.

Orokorra

Bigarren ikasturtez ari gara Ikastolen Elkarteko pedagogia-aholkularitza jasotzen, eta bide honetan, hainbat ikaskuntza-eredu bisitatzeko aukera izan dugu. Anoeta baino lehen, Orioko Herri Ikastolan eta Oñatiko Txantxiku…

Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu…

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Iazko lehen edizioaren harrera bikainaren ondoren, Bergarako Orientazio Proba bueltan da. Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak antolatuta, bigarren edizioa urriaren 24an egingo da, euskara, kirola, natura, herri-…