Vídeos

Aste honetan zehar etxez etxeko banaketa egiten aritu gara, ikasle guztiok izan dezazuen eskura beharrezko ikasmaterial guztia. ?????
5 urteko ikasleok argi dugu Covid-19 birusa denon indarrak batuz gaindituko dugula! ???
Haurtzaindegiko hezitzaileok faltan botatzen ditugu gure txikiak, eta bideo honetan hainbat mezu, musu, ipuin eta dantza bidali dizkiegu. ??
Egoera honi aurre egiteko gai gara, superheroi txikiak baikara! 3 urteko ikasleoi ez zaigu ausardia eta irudimenik falta! ???
LH 1. mailako ikasleok musuak bidali nahi dizkiegu bai gure irakasleei eta baita Ikastolako gainerako lagun guztiei ere! Ez galdu bizipoza! ??
LH 4. mailako ikasleok nostalgiko samar jarri gara eta bideo honetan bildu ditugu ikasturte honetako zenbait irudi. Laster itzuliko gara elkarrekin jolastu eta ikastera! ⚡⚡⚡
Markel Bilbatua ikasleak ilargiaren irteera grabatu zuen apirilaren 10ean etxeko balkoitik. Ikus itzazue irudi eder hauek! ???
Ingeleseko irakasleak proposatutako erronka gure gain hartu eta "Good morning" abestiaren bertsioa egin dugu. Antzezteko eta dantzarako talenturik ez zaigu falta! ???
Gaur atzo baino egun bat gutxiago gelditzen da elkar ikusteko! Ikastolako langileon partez, besarkada estu bat Aranzadiko familia txiki-handiari! ???
4 urteko gelako haur eta familiok, irakasleek proposatutako proiektua landuz, batukada erraldoia antolatu dugu! ????????